miércoles, 4 de mayo de 2016

Zein da benetako mundua?

Platonen ustetan, bi mundu daude. Ideien mundua (erreala) eta mundu fisikoa (irreala). Hori guztia azaltzeko kobazulo baten istorio bat asmatu zuen. Kobazuloaren barruan pertsona batzuk zeuden sartuta. Egunero gauza berdinak ikusten zituzten, itzalak... Egun batean, horietako bat, asko kostata, kobazulotik irten zen eta goran zegoenean, han zegoen guztia ikusten eta aztertzen hasi zen eta konturatu zen orain arte ikusitako guztia gezurra zela. Benetako mundua hori zela. Berriro kobazulora sartu zen, zekien guztia aitortzeko, baina lagun horiek ez zutenez hori ikusi eta betidanik hor egon direnez, ez zioten sinetsi. Hau errealitatera ekarrita, esan nahi zuena zen hiltzen garenean dela benetazko errealitatea.







Urte asko igaro ondoren, musulmanen artean badago talde bat ideia antzekoak dituztenak. Terrorismo talde bat osatu dute, bere ideia horiek defendatzeko. Harrigarria da nola terrorista hauen ustez ere, hiltzerakoan etortzen den benetazko zoriontasuna, paraisoa... Beraientzako inmolatzea edo hiltzea egin dezaketen oparirik hoberena da. Alarekin elkartuko direla uste dute, eta hobeto biziko direla ere.

Ikusi dezakegunez, antzinako ideiak gure artean jarraitzen dute. Orain bakarrik falta da bakoitzak bere konklusioak ateratzea. Zein da benetako mundua?

miércoles, 20 de abril de 2016

FILOSOFIA GARRANTZITSUA HALA EZ?

     LOMCE izeneko lege edukatibo berriak, filosofia ikasgaia, lehenengo Batxilergoan soilik derrigortzea proposatzen du. Aldaketa honen aldeko politiko eta pedagogoek diote, gaur egungo gazteriak lana aurkitzeko arazo handiak dituela. Hori dela eta, baliabide gehiago eman nahi dituzte eta filosofia ez dute baliabide baliotsutzat hartzen. Ez da egunero erabiltzen den tresna bat-eta.

     Dagoeneko igarriko zenuen bezala, gu aldaketa honen aurka gaude. Izan ere, filosofia oso gustokoa dugu. Filosofiak, gazteei munduarekiko ikuspegi zabalago bat ematen die. Eta besteen pentsatzeko erak ikusten laguntzen du.

     Hori guztia dela eta, espero dugu ikasgai hau alde batera utzita ez uztea eta lege edukatiboa horrela ez geratzea. Ez gara aldaketa hau aldarrikatzen dugun bakarrak-eta.